| |
SEKTORE SOZIALA |
 |
 |
EGOERA
Gu bizi garen ingurunea maila ertain edo altuko trebetasuna duten pertsonentzat diseinatua dago; beraz, muga horretara iristen ez direnak sozialki baztertuak sentitzen dira. Talde hori, ordea, urtetik urtera etengabe handitzen doa; izan ere, biztanleen zahartze-denbora luzatzen ari denez, pertsona ezinduak ere ugaritzen doaz. Egoera hori kontuan hartuta, Herri Administrazioek erreakzionatu egin dute, eta ikerketa-ildo berriak ezarri dituzte; hau da, Mendekotasuna laguntzeko Teknologiak deitzen direnak. Modu horretan, nahi da bizi-kalitatea handitzea eta gizarteratzea bultzatzea.
TEKNOLOGIA ESKURAGARRIAK
ROBOTIKER-Tecnaliaren asmoa da ezintasunaren arloan teknologiak aplikatzea. Diseinu unibertsalean oinarritutako laguntza teknikoak eta teknologia eskuragarriak garatzen ditu, pertsona ezinduei eta helduei ingurunearekiko interakzioa errazteko xedearekin. Horretarako, bide hauek erabiliko ditu: 
- Informazioan sartzea ,
- komunikazioa ,
- eta gailuen kontrola.
Gure konpromisoa betetzeko, harreman estua dugu pertsona ezgaituen eta helduen elkarteekin, horien beharrak zeintzuk diren ikusteko eta horiei erantzuna emateko. Gure xedea da pertsona ezinduen eta helduen arazo eta premia espezifikoei irtenbideak ematea, horien bizi-kalitatea hobetzearren.
ERREFERENTZIAK
ONCEREKIN EGINDAKO AKORDIOA
ROBOTIKER-Tecnaliak lankidetza-hitzarmena sinatu du ONCErekin, haririk gabeko braille teklatu txikia egiteko bluetooth teknologiarekin. Modu horretan, ikusteko urritasuna duten pertsonek (Espainian 80.000 lagunetik gora eta Europan milioi bat baino gehiago) komunikatzeko interfaze hori erabili ahal izango dute ordenagailu pertsonalekin, PDA / Pocket PCrekin edo telefono mugikorrekin. |
|
ETXEBIZITZA INTELIGENTEA ERAKUSTEKO PLATAFORMA
DENOBIDE proiektuaren esparruan, Plataforma teknologikoa egin dugu pertsona ezinduentzat eta helduentzat etxebizitza inteligentea garatzeko. Batez ere, kontrol-sistemak, erabiltzailearen interfazeak eta komunikazio-sistemak jorratu ditugu. Aspaldi hasi ginen Mendekotasunaren arloan teknologiak aplikatzearen aldeko apustua egiten; horrela, diseinu unibertsalean oinarritutako laguntza teknikoak eta teknologia eskuragarriak garatu ditugu, pertsona ezinduei eta helduei gertueneko ingurunearekiko interakzioa errazteko eta informazio-iturrietara bidea irekitzeko xedearekin.
|
|
ableTech'08 nazioarteko kongresua, Mendeko Pertsonentzako Irismen eta Laguntza Teknologiei buruzkoa
2004. urteaz gero, ROBOTIKER-Tecnaliak urtero antolatzen ditu irismen-teknologien esparruko jardunaldiak. 2008an, ableTech'08 nazioarteko kongresua antolatu zuen, laguntza-teknologien esparruko nazioarteko adituek topagune bat izan zezaten, esperientziak trukatu eta beste herrialdeetako "best practices" delakoetatik ikasteko.
Argibide gehiago lortzeko: www.abletech.org
|
|
ZENBAIT BEZERO:
Bidaideak, CEAPAT, Coorvisor, Gorabide, Minos, ONCE-CIDAT, Xmadina,.
ZENBAIT PROIEKTU:
TEKNOLOGIA ETA PRODUKTUAK:
ABLE
Teknologia eskuragarria.
BLUETYPE
ONCE - CIDAT-en Bluetooth teknologiako braille-teklatua, ROBOTIKER-TecnaliaK egina.
|
|