| |
LOGISTIKA ETA INDUSTRIA |
 |
 |
Jaitsi informazioa INFOTECH-etik (PDF Formatua - 108 KB)
EGOERA
Edozein jarduera ekonomiko edo sozialean logistika funtsezkoa da. Bai fabrikazio- eta banaketa-industriatik garraio-hornitzaileetara bitarte, bai biltegiratze-plataformetatik azpiegituretara bitarte, agente guztiek hartzen dute parte hornidura-katean, eta azken bezeroari zerbitzurik onena emateko asmoarekin lan egiten dute.
- Fabrikatzen duten enpresek, esate baterako, METALAREN eta MEKANIKAREN sektoreak, produkzio-denbora murrizteko eta produktuak eta zerbitzuak kalitatezkoak izateko erremintak eskatzen dituzte.
- Banaketaren sektoreak eta eragile logistikoek eta garraiolariek ahalik eta gehien arindu behar dituzte informazio-fluxuak eta materialak; horrela, produktuak hornitzeko, biltegiratzeko, banatzeko eta itzultzeko prozesuak hobetuko baitituzte.
- ENBASEEN ETA ENBALAJEEN sektorean, berriz, balio erantsi handiagoko ontziak hornitu behar dira; hau da, gogorragoak, funtzio berriak dituztenak eta hondakin gutxiago sortzen dituztenak. Horrekin batera, prozesuak eta informazioa kudeatzeko erreminta eraginkorrak behar dira.
ROBOTIKER-Tecnaliak bere ikerketak domeinu teknologiko batzuetara bideratzen ditu, sektore horiek lehiakortasun handiko hornidura-kateak osatze eta kate horietan sartze aldera.
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIETAN ADITUAK
IKTek Teknologien espektro zabala eskaintzen dute, hornidura-katean zehar, ondasunen, zerbitzuen eta informazioaren fluxu lasaia errazteko, eta katearen maila bakoitzean kudeaketa eta kontrola behar bezala egiteko. Beraz, premia horiei modu eraginkorrean erantzutearren, INFOTECH Unitatea IKTetan espezializatu da; modu horretan, enpresek berrikuntzak sartu ahal izango dituzte negoziatzeko duten moduan:
- Enpresa Digital Zabaldua: hornidura-katean fluxuak optimizatzea eta kudeatzea; kalitate-kontrol aurreratuentzako ikuspegi kognitiboa; industria-prozesuen automatizazioa, kontrola eta simulazioa; pertsona eta makina arteko interakzioa hobetzea interfaze adimentsuen bitartez, e.a.
- Mugikortasuna eta lokalizazioa: elementuak kanpoan nahiz barruan lokalizatzeko teknologiak, lanerako indarraren jarduera mugikorrak kudeatzeko sistemak, lokalizazioan oinarritutako zerbitzu berritzaileentzako aplikazioak, e.a.
- Segurtasuna eta elkarreragingarritasuna: identitate birtualaren aplikazioak, biometria, ingurune digitaletako pribatutasuna eta konfiantza, sistemen arteko elkarreragingarritasuna, e.a.
ERREFENTZIAK
LIAISON
6. PM-ko Europar Proiektu Integratuak (IST) teknologia horien zati batzuk jorratzen ditu, gaur arte lortu ez diren irtenbideak emateko langile mugikor asko eta askori. Horrela, lokalizazioan oinarritutako hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie (LBS). |
|
VICON
Tutu-erako ontzien kolorezko inprimaketa automatikoki ikuskatzeko sistema. 150 ontzi/minutuko abiadurako lerroko kontrol automatikoa. Inprimaketa-prozesuko desdoinkuntza txikiak jasotzeko gai den sistema moldatzailea. Auto-ikasketako algoritmoa, sistema produktuaren laginarekin eratzen duena eta tolerantziak automatikoki egokitzen dituena.
|
|
BISEL3D: ZORROEN ROBOTIZAZIOA ETA 3D NEURKETA
Hiru dimentsioko laser-eskaner birakariaren bidezko instalazio robotizatua, solairuan bertan zorroen alaken produkzio guztia ikuskatzeko gai dena. Sistemak (patentatua) zorro bakoitzaren bi alakak segundo 1ean eskaneatzeaz gain, alaka bakoitzaren hiru dimentsioko eredua sortzen du, eta ehunka neurri sortzeko aukera ematen du 0,01mm inguruko bereizmenekin.
|
ZENBAIT BEZERO:
ALBA, ARCELOR, ASTILLEROS DE SESTAO, BILMAN BUS, BOTRADE, CAFÉS BAQUE,
CEMVISA, ENVASES, IBERCONTA, IBERMATICA, IMEM ASCENSORES, INDUMETAL, INKOA,
LAMINADOS VELASCO, LAZPIUR, MASER, NEXTEL, PAPERALIA, SOMMETRADE, TEKA
INDUSTRIAL, TUBOPLAST, TUBOS REUNIDOS, VICINAY, ...
TEKNOLOGIA ETA PRODUKTUAK
PROA
Plangintza: Solairuko eragiketak eta gaitasun finitua
GESIP
Proiektuen, Baliabideen eta Bezeroen kudeaketa integratua.
SPRINT
Lan fluxuak eta dokumentu-kudeaketa
|
|