Energiaren sektorearen bilakaera bektore batzuek baldintzatzen dute: batetik, energia-merkatua liberalizatzeko eta integratzeko prozesuak daude; bestetik, energiaren kontsumoa etengabe gehitzea eta horniduran kalitate handiagoa eskatzen joatea; eta, azkenik, sektoreak ingurumenaren gainean gero eta eskaera gehiago bete behar izatea (EBn kasuan, Kyotoko Protokoloa betetzea, hain zuzen ere).
Elektrizitateari dagokionez, Berrikuntzak eskatzen du erregai fosilak modu garbian erabiltzea elektrizitatea sortzeko, CO2 harrapatzea eta bizitza gehitzea zentral konbentzionaletan.
Sare elektrikoetan, sareak automatizatzen dira horniduraren eraginkortasuna eta kalitatea hobetze aldera.
Energia dibertsifikatzeko joera ere bada, energia berriztagarriak erabiliaz; hala nola, energia eolikoa, fotovoltaikoa eta biomasa. Halaber, energia elektrikoaren sistema banatuak erabiltzen dira; esate baterako, pilak eta mikroturbinak. Baliabide banatu horiek elkarrekin behar bezala konektatu behar dira.
Energiaren azken erabileran, Berrikuntzaren xedeak dira energia eraginkorra izatea eta eskaera kudeatzea.
ELEKTROTEKNOLOGIETAN ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIETAN ADITUAK
ROBOTIKER-Tecnaliako Energia Unitatea TECNALIA ENERGIAren barneko taldea da. 120 lagunetik gorako talde espezializatuak 8 milioi euro baino gehiago fakturatzen du, eta Energia Sektoreko 100 enpresa baino gehiagorekin aritzen da elkarlanean. Sektorearen beharrak behar bezala betetzeko, ENERGIA Unitatea Elektroteknologietan espezializatu da (batez ere Sektore Elektrikoa eta Energia Berriztagarriak jorratzen ditu):
Potentzia-elektronika, Neurketa eta Kontrola
Produktu elektronikoen garapena. Energia-bihurketa.
Energia sortzeko eta biltegiratzeko teknologia berriak
Itsasoko energiak, Hidrogenoa, Ultragaitasunak eta Sorgailu Elektrikoen kontzeptu berriak.
ERREFERENTZIAK
TRIGENERAZIORAKO GAS-MIKROTURBINA
Proiektua PIGMALYk zuzentzen du, eta, NATURCORP, ANDIA eta ENERTEK enpresen lankidetzari esker, gas naturaleko mikroturbina garatu du, beroa, hotza eta elektrizitatea sortzeko. ROBOTIKER-Tecnaliak potentzia-bihurgailua egin du turbinaren sarera konektatzeko.
ERABILGARRITASUN HANDIKO 100KW AEROSORGAILUA
Proiektuaren helburua da sorgailu eoliko txikia egitea, eragiteko fidagarritasuna ziurtatuko duten irtenbide berritzaile eta guzti.
Produktu berritzaile honi esker, TEAM ARTECHEk distantzia luzeko (80 Km bitarte) linea elektrikoak babesteko funtzio berriak ezarriko ditu haien ekipoetan.
ZENBAIT BEZERO:
GAMESA, Iberdrola, ENRESA, INGELECTRIC-TEAM, Arteche, ZIV, REPSOL, Ormazabal, Cluster de Energía, EVE