HASIERA // ROBOTIKER-Tecnalia // NAZIOARTEA
 

TECNALIAren helburu nagusietako bat da berrikuntza teknologikoaren alorrean erreferentziazko eragile bihurtzea nazioartean, Europa barne-merkatu eta mundua merkatu natural dituela.

TECNALIAk gogor dihardu nazioartean teknologia- eta berrikuntza-hornitzaile izateko eta lehen mailako kide estrategiko izateko. Horretarako, TECNALIAk nazioarteko merkatuen ikuspegi orokorra du, eta hainbat herrialdetan dituen zentro kideen eta atxikitakoen esperientziaz baliatzen da haien eskaintza batera bultzatzeko.

Europako proiektuak izan dira ROBOTIKER-Tecnaliaren ohiko bidea lehia aurreko jakintza sortzeko, espezialiazio-lerroen laguntzarekin betiere. Bikain ekin dio ROBOTIKER-Tecnaliak VII. Esparru Programako partaidetzari: 14 proiektutan dihardu (horietako bitan, zuzendari), 3,8 milioi euro inguruko itzulkinarekin. Zentroak Europako 125 bat proiektutanparte hartu du orain artean, eta zuzendari izan da horietako 10etan.

VII. Esparru Programaren testuinguru berri horretara eraman nahi ditu ROBOTIKER-Tecnaliak bere epe ertain eta luzeko lehentasun zientifiko-teknologikoak, eta enpresei hor sartzen lagundu. Zentroaren asmoa da esparru-programaren itzulkin globalak areagotzeko erakunde-estrategian aitzindari izatea eta industriaren parte-hartzea hobetzea.

 
  33 Proiektu Martxan Europan  
 
- 10 Proiektu 7. Esparru Programan
 
- 16 Proiektu 6. Esparru Programan
 
- 5 Proiektu EUREKA Programan
 
- 2 Proiektu Europako beste Programa batzuetan

ERREFERENTZIAK

MCIUDAD (España)

m: Ciudad proiektuaren helburua da zerbitzu mugikorren plataforma berria eratzea Etorkizuneko Interneterako. Zenbait zerbitzuren ustiapen-ereduak ikertzen ditu proiektuak, mugikorra bakarrik erabiliz beste erabiltzaile batzuei zerbitzu ematen dieten pertsonenak, hain zuzen. Horrek aukera ugari sortzen du berariazko zerbitzuak emateko, beste erabiltzaile mugikor batzuen berehalako beharrei egokituak.
 

eVALUE (Alemania)

eVALUEren helburua da ibilgailuen prebentzio-segurtasunerako sistemak ebaluatzeko metodo objektiboak garatzea. Garapen hori garrantzitsua da, bai emaitzak izateko, bai horiek jendeari (oro har) eta azken erabiltzaileari erakusteko, horiei baitagokie segurtasun-sistema horiek bereganatu eta sustatzea.
eVALUEri esker, ikuspegi orokorrarekin ekin ahalko zaio ibilgailuaren segurtasunari; horri esker, berriz, zirkulazio-istripuen kopuruak behera egingo du.
 

COMPANIONABLE (UK)

CompanionAbleren helburua da robotika eta ingurumen-adimenaren teknologiak uztartzen eta integratzen dituen sistema bat garatzea, , dementzia arinak dituzten adineko pertsonei laguntza-ingurune integratua eskaintzeko eta, etxe adimenduneko ingurunean, robot laguntzaile batekin trebakuntza kognitiboa eskaintzeko pertsona adindunari. Egoera errealetan ebaluatuko da sistema, zaharren egoitzetan eta adinekoen etxeetan, hain zuzen.
 


 
Harremanetarako pertsona:  Mikel Dorronsoro
Dokumentua inprimatu   Igo
 
 
©2008 ROBOTIKER-Tecnalia Tel.: +34-94 600 22 66 - Faxa: +34-94 600 22 99
Eskubide guztiak erreserbatuta.