| |
PRIBATUTASUNA - DATU PERTSONALAK BABESTEA
1. Erabiltzailearen datuen tratamendua
Ohar honen bitartez, ROBOTIKERek Zamudioko Parke Teknologikoa, 202. eraikina, Zamudio (Bizkaia 48170) helbidea eta IFK ESG 48870406 duena web orriaren erabiltzaileei jakinarazten die izaera pertsonaleko datuak babesteko erabiltzen duen politika, erabiltzaileek libreki eta beren borondatez erabaki dezaten eskatzen zaizkien datuak edo ROBOTIKERek eskaintzen dituen zenbait zerbitzutan alta edo izena ematen dutenean lor daitezkeen datuak ROBOTIKERi eman nahi dizkioten.
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, ROBOTIKERek jakinarazten die erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonal guztiak izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatu batean gordeko direla, eta fitxategi hori ROBOTIKERek sortutakoa dela eta bere ardurapean egongo dela.
Emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du ROBOTIKERek. Hala, izaera pertsonaleko datuak isilean gordetzeko konpromisoa hartzen du, bai eta behar bezala gorde eta horiek ez aldatzeko, galtzeko, prozesatzeko edo baimenik gabe erabiltzeko behar adina neurri hartzeko ere. Beraz, gure erabiltzaileei buruzko informazioa ez da xede komertzialekin erabiliko, ez eta hirugarrenei utziko ere.
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak agindutakoa betez, fitxategi guztiak Datuak Babesteko Agentziari jakinarazi zaizkio. Lege Organiko horretan ezarritakoaren arabera, ROBOTIKERen web orriaren erabiltzaileek ROBOTIKERek bildutako datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurkakotasuna adierazteko eskubidea dute une oro; horretarako, posta elektroniko bidez jakinarazi behar dute helbide honetan.
Web horri honetako inprimakiak edo kontsultarako edo izen-emateko mezu bat bidaltzean, bidaltzaileak mezu horretako datuen tratamendu automatizatua egiteko baimena ematen du. Emandako datuak ez zaizkie hirugarren bati lagako.
Bezeroak edo bezeroa ordezkatzen duen pertsona fisikoak fitxategira sartu eta datuak zuzendu edo ezabatzeko eskubidea du. Eskubide hori gauzatzeko, helbide honen bidez mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar.
2. Aplikatu beharreko legeak eta eskumenak
Oro har, web orrian azaltzen diren zerbitzuak eskaintzeagatik sortuko diren bezeroekiko harremanak Espainiako lege eta eskumenen araberakoak izango dira.
Web orriko erabiltzaileek azaldutako guztia ezagutzen dute eta beren borondatez onartzen dute.
Kondizio orokor hauek arlo honetan Espainian indarrean dauden legeen arabera ulertuko dira, eta aurreikusi ez diren hartan subsidiarioki aplikatuko da. |
|