ROBOTIKER-Tecnalia Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) eta Produktuaren Garapenean espezializatutako zentro teknologikoa da. Zentroaren helburua da gizartearen garapen jasangarria guztiz bultzatzea, Ikerketa eta Transferentzia Teknologikoaren bitartez.
Robotiker TECNALIA Korporazio Teknologikoko kidea da. Fundazio pribatua da, irabazi asmorik gabea, Ikerketaren, Garapen Teknologikoaren eta Berrikuntzaren (I+G+B) abangoardian. Robotiker-en konpromisorik handienak hauek dira: kalitatea lortzea, bezeroei eskaintzen dien zerbitzua eraginkorra izatea eta Robotiker osatzen duten profesionalak etengabe garatzea eta trebatzea.
ROBOTIKER-TecnaliaK bere erreferentzia-merkatuetan jarduteko, sektore aldetik garrantzi handia duten 6 unitate ditu: TELECOM, INFOTECH, AUTOMOZIOA, ENERGIA, BIZI KALITATE ETA OSASUN eta BERRIKUNTZA-SISTEMAK. Sei unitate horiek bi egoitzatan banatzen dira: Zamudio eta Madril.
ROBOTIKER-Tecnalia Zentro Teknologikoak I+G+Bren (Ikerketa + Garapena + Berrikuntza) sustapen integrala egiten du Kontratupean. Zentroak produktu- eta zerbitzu-sorta ederra eskaintzen du, Zaintza eta Prospektibatik hasi eta Oinarri Teknologikoko Enpresak sortzera bitartekoa. Enpresekin lankidetza egiteko eskaintzen dituen modalitate ugarien artean, nabarmendu behar dira I+G Proiektuak Garatzea eta Aholkularitza Teknologikoko Zerbitzuak.
|
|
 |
| |
| |
227 Pertsona |
| |
- 203 Plantilan |
| |
- 24 Prestakuntza Teknikoan |
| |
- 45 doktoregai eta doktore |
| |
- Goi Mailako Titulatuen %81 Plantilan |
|
| |
|
|
| |
2008. URTEKO SARRERAK |
| |
17.984 K€ |
|
|